domingo, 29 de enero de 2017

GURE BIDAIA ISLANDIARA


Kaixo lagunok!! Maialen naiz eta gure Islandiara bidaiari buruz hitz egin nahi dizuet


Gauza pilo bat ikusi genituen eta gainera, oso interesgarriak izan ziren....  ESATE BATERAKO...

Urjauzi asko eta handiak baino handiagoak!!


 
Horretaz gain, GEISER BAT ere ikustea lortu genuen. Hori, oso berezia izan zen, munduko leku gutxitan ikus daiteke eta. Hasieran ez dago ura eta PUMB!, bapatean lurretik indarrekin ur-zurrusta bat  ateratzen da, eta gero oso azkar desagertzen da.


Islandian, animalia asko bizi dira, batez ere ardiak. Badakizue ardi gehiago daudela pertsona baino?? Ba, bai, egia da!! 




Dena den, animalien artean gehien gustatu zitzaizkidan baleak   

eta itsastxakurrak izan ziren 
 Uy! Eta frailezilloak ezin ditut ahaztu ere ez!!


Islandia polo nortearen gertu dago eta hori dela eta, urtean zehar hotz handia egiten du. Elurra eta izotza oso normalak dira. 

Horrexegatik, elurtegi asko daude. Badakizue zer diren? Ba, elurtegiak ibaien antzekoak dira, baina uren ordez, izotza eramaten dute.

Gero, izotz hori itsasora iristean, apurtzen da eta zatitxoak uretan igeri egiten geratzen dira. Zatitxo horiek ICEBERGS deitzen dira.



Baina nahiz eta hotz handia egin, barrutik lurra oso bero dago eta horrexegatik, ateratzen den ura eta airea oso bero daude ere.




Gainera, sumendi asko daude eta hauek noizbehinka laba eta errautsak botatzen dituzte. Hori gertatzen deneran arriskutsua da...




Berotasun horri esker, herrialde hau igerilekuz beteta dago eta beti ur epea eta txirristarekin!! Primeran pasatu genuen!!








Amaitzeko, kontatu behar dizuet esaten dutenez, alde horretatik izaki magiko batzuk bizi direla. Adibidez trollak,



eta iratxo bihurri batzuk


Baina nik ez nituen ikusi, agian ezkutatuta zeudelako!!

Ah! Eta asken bitxikeria, udako gauak ez dira erabat ilunak, baizik eta beti dago argi pixka bat. Horri "sol de medianoche" deitzen diote. Oso polita zen.


 ETA HAU IZAN DA DENA!! 

ESPERO DUT GUSTATU ZAIZUELA!!






2 comentarios:

  1. Kaixo Maialen, oso polita da eta erebai oso interesgarria agur ☺☺.

    ResponderEliminar
  2. Oso, baina ,oso polita da Maialen, eta inpresionantea ere bai ipotzak oso politak dira izaro naiz aaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaggguuuuur Maialen.

    ResponderEliminar