NIRE HOBEREN
ERREZETAK
Kaixo, Paula Beitia naiz eta 8 urte ditut. Gaur nire
errezetei buruz hitz egingo dizuet. Iaz sukaldaritza kurtso bat egin nuen
Ibaiondoko gizarte etxean. Kurtsoa umeentzat zen, eta 10 ume geunden.
Irakaslearen izena Carolina zen eta oso dibertigarria zen berarekin egotea.
Igandero joaten nintzen 10:30etatik 12:00etara eta errezeta bat egiten genuen.
Hemen daude errezeta hoberenak:
 |
Hau pizza dibertigarria da eta asko gustatzen zait. Noeliarekin jan nuen. |
 |
Hauek Gabonetako galletak dira. Etxean jan genituen eta oso goxoak zeuden. |
 |
Hau da Halloween-en momia bat. Saltxitxaz eta hostorez eginda dago. Hau da nire errezetarik gustokoena. |
 |
Hau da pirata itsasontzi bat. Oso erraz egiten da eta oso goxoa zegoen. | | | | | | | | |
 |
Hau da ahuakateren igel bat. Nik ez dut probatu baina nire amak bai. Nik bakarrik natxoak probatu nituen. |
 |
Hau da sagarrez lore bat. Labean egiten da eta oso polita da. |
Hauek
piruleta magikoak dira. Hauek ere pilo bat gustatzen zaizkit. Gabonetan egin
genituen familiarekin jateko.
Hemen nago
Ur-rekin. Bi zakutxo daude platerean, bata banana eta txokolatez eginda eta
bestea barazkiz beteta.
Eta
bukatzeko, errezeta hau Olentzerok ekarritako liburu batetik atera dut. Sagutxo
bat da eta galletaz eginda dago. Nire urtebetetzean egin nuen eta amonaren
etxera eraman nuen.
ENTZUTEAGATIK!!! AGUUURRR!!!